XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Merkatal trafikoa legezko duten bestelako Elkarteetatik etor daitezkeen amuarrain arruntak Bizkaian merkataltzeko, merkatalpen horrek sanitatezko ziurtagiri egokia eduki behar izango du.

14. artikulua.

Arrantza beste lurralde batzuen mugetako uretan.

Ur hauetan arrantzan egiteari dagokionez, arrantzan egiteko epealdian, alegia, bai eta harrapaketa, tamainia, beita, etab.ei dagokienez ere, gebenei buruzko agindu murriztaileenak xedatzen duenari begira egongo da.

15. artikulua.

Harrapaketa-gaztiguak.

Bizkaiko Herrialde Historikoko barrupeetan arrantzan egiteko baimenaz behin baliatuz gero, ondoren beharrezkoa izango da harrapatutako kopuruei buruzko hurrenez-hurreneko gaztiguak egin eta Nekazaritza Sailera igortzea.

Betebehar hau ez betetzeak bai denboraldi honetan bai hurrengoan haizugo gehiagorik ez ematea erakarriko luke.

16. artikulua.

Inguruabarreko neurriak.

Inguruabar klimatiko, biologiko nahiz bestelako edozeinengatik ibaietako faunari sortaraz lekizkiokeen gaitzak aurrikusi nahian, Bizkaiko Foru Aldundiak beretzat gordetzen du, foru agindu honen bidez araupetutako aspektuetariko edozein eta normalizatzeko egokiets ditzakeen bestelakoak aldarazi nahiz garatzeko ahalmena.

AZKEN XEDAPENA

Honako foru agindu hau Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratuko den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Honako foru agindu honetan ezarritakoaren aurkako beheragoko lerrun nahiz lerrun bereko xedapen guztiak indargabetu egiten dira.

Bilbaon emana, 1992.eko urtarrilaren 28an.

Foru diputatua

JOSE LUIS GARAI TORRONTEGI